XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezjakin eta okertuetaz kupitzeko da, bera ere argalkeriz inguratua baitago.

Argatik, erriaren alde bezala, bere buruaren alde ere opariak eskeiñi bear ditu pekatuengatik.

Iñork ez du, berriz, gain ori berez artzen, Aaron bezala Jainkoak deitua ez ba'da.

Orrela, Kristo'k ez du apaizburugo ori artu; itzok esan zizkionak emana du: Zu zera nere Semea, Nik erne zaitut gaur.

Baita ere beste nonbait: Bein betiko apaiz zera Melkisedek'en lerroan.

Zurub. Orra, bere egunetan Jainkoari atsegin eman zion apaiz aundia.

Orren antzekorik ez da arkitu Jainko-legea gordetzen.

Aleluia, aleluia.

Ni naiz artzai ona; nere ardiak ezagutzen ditut eta aiek ezagutzen naute.

Aleluia.

Berri Onaren zati au Joan'enetik.

Beiñola, Jesusek pariseueri au esan zien: Ni naiz artzai ona.

Artzai onak bizia bere ardien alde ematen du.

Morroiak, berriz, ardien jabe ez danak, otsoa datorrela ikustean, ardiak utzita iges egiten du; ta otsoak artaldea sakailtzen du ta sakabanatzen.

Morroia, ordea, morroi dalako doa iges, ardiak ez baititu bere gain.

Artzai ona Ni naiz, eta nereak ezagutzen ditut, eta nereek ezagutzen naute.

Alaxe nazagu Ni Aitak eta Nik Aita, eta bizia nere ardien alde eman dut.

Ba ere ditut artegi ontako ez diran zenbait ardi.

Auek ere ekartzea dagokit, eta nere mintzoa entzungo dute; orduan artzai bakarra ta artalde bakarra izango da.